XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dut erran nahi Azkaingo herriak, urteko diru konduekin, 13 batasun horieri eman duela dirua sakelen bete; ez.
Erran nahi dut egin dugula gure araberako indarra.
Bertze, eskual herriko, herri hainitzek egiten balute indar bera, hoberena litake diru horiek guziak emaitea kutxa bakar batean eta zatitzea eta idatzea, denak lekuko, bakotxaren beharraren eta mereximenduaren arabera.
Sail hortan naizelarik nahi ditut 2 dei egin Azkaingo xoko huntarik, behar bada larrun puntarat ganik denek entzuteko gisa: Ipar Euskadiko Auzaphez edo mera maiteak = denek egiten baduzue, bakotxak bere herrian, Azkainek egiten duena, gaurtik biharrera Eskual kulturaren salbatzeko behar diren diru guziak
Parisek eta Pauek beren saileko eginbidea betez erran gabe doa.
Urtea bururatzean, ez zuek eta zuen herritarrak ez zaizte ohartuko ere 100-eko bat hori baztertu duzuela gure kulturaren alde!.
Beraz, zertako uzkur egon? zertako ez egin guk bezala elduden urtean berean?.
Otoi; orrhoit nere gaurko deiaz.
Adixkide maiteak = luzaxko ari naiz eta barkatu.
Orai bururatuko dut Zerbitzari zenari galde bat eginez, fagore bat galdatuz: Mundu huntan zinelarik, apheza zinen eta otoitza maite zinuen.
Eskual kultura-ren aldeko gudari bat zinen, pilotaren bidez eta izkuntzaren bidez.
Zure denboran ere baziren:
Denek Eskual nortasuna zerbitzatu duzue, bakotxak bere gisa.
Pilotan ere, aintzinekoak behar du saka edo bote tzarra ateratu eta kintzea egin, bazterrak bilatuz, marrari tiratuz, airetik moztuz.
Gibelekoak aldiz, kintzea atxiki, ez galdu.
Bi joko horiek elgarri josiz dire partidak irabazten.
Bainan, aintzinekoa eta gibelekoa bakotxa bere alde jokatuz, partida galtzen da.
Zure denboran ere baziren
Baziren, orduan ere, zakarkeriak eta bortizkeriak bainan hizkuntzaz eta izkirionez.
Oraiko bortizkeria, aldiz, gorputzeko bortizkeria da eta, maizegi,